Ozeaniar literatura (Australia, Polinesia, Melanesia, Mikronesia) mundutik aparte eta ingurune geografiko bakarrean garatu da. Horrek guztiak literatura berezia garatzea ahalbidetu du. Ozeaniar literaturak erlijioaren eta erritualen eragin handia izan du tradizionalki. Bertan agertzen den sinbologia erlijiosoaren kopuru handia ikus daiteke.[1]
Ozeaniar gizartean eragina izan zuen beste gauza garrantzitsua ahozko tradizioa izan da. Mendetan ozeaniar literatura gehiena ez zegoen idatzita. Horren ondorioz, egiturak eta errimak erabili ziren errazago memorizatua izateko.[2]
Ozeaniar literatura modernoa ingelesez idatzita dago batez ere. Dena dela, badira ere frantsesez idazten den literatura estatu horren menpe egon diren edo dauden uharteetan, esaterako Kaledonia Berrian eta Polinesia Frantsesan.